Skunkfunk
Skunkfunk-ek gauzak garbi ditu. Ez dugu artaldea jarraitzen une oro modak seinalatzen duen bidetik. Gure jantziak erabilera anitzekoak dira -pieza aldagarriak eta alderanzgarriak adibidez-. Gure jantziak eremu eta egoera ezberdinetara moldatzen dira eta gure diseinuek erosotasuna eta banakotasuna iradokitzen dute. Modara modu fresko eta funky batean hurbiltzen gara eta jarrera hau, mundu osoko kulturetan ardazten diren gure diseinu guztietan islatzen da.

Mikel Feijoo Elzo, Skunkfunk-eko sortzaileak zera dio: "Gure helburua denboran zehar eta modan iraungo duten jantziak egitea da. Gure bezeroak eroso, ziur eta funky sentitu araziko dituen arropa apetatsua egitea da gure helburua. Ez ditugu modaren azken tendentziak jarraitzen gure diseinuak denboraren iragana garaitzeko eginak daudelako. Skunkfunk-en ez gaude egun osoa pikuak biltzen. Ez dugu gure jantzien prezioa garestituko luketen iragarki kanpaina garestietan dirurik xahutzen. Guk gure bezeroen poltsikoetan beti uzten dugu txanpona bueltan".

Guztia 1996. urtean hasi zen kamiseta bilduma batekin, ondorengo urteetan Skunkfunk markan bilakatuko ziren bildumak hain zuzen. 2000. urtetik aurrera gure bilduma hazi egin da joera ezberdineko 300 jantzi pieza ezberdin izatera arte. Gaur egun, munduan zabalduta dagoen gure lantaldeko partaideek euren ideiak botatzen jarraitzen dute gure marka funk izaten jarrai dezan. Egun, Grezia, Errusia eta mendebaldeko Europako 700 denda baino gehiagotan topatuko gaituzue eta laster , Zelanda Berria, Kroazian, Australian edo Kanadan ere izango gara.
all rights reserved © 2007 Hectic | Pribatutasun politika | info@skunkfunk.com