Pribatutasun-politika


Datu pertsonalen babesaren inguruko abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoaren arabera, adierazten dugu www.skunkfunk.com web-ataria erabiltzean sartutako xehetasun pertsonalak modu konfidentzialean prozesatuko direla eta Bizz Hectic S.L. erakundeari dagokion fitxategi automatizatu batean gordeko direla; honako hau da erakunde horren helbidea: Bizkaigane Palazioa zk.g., 48309 Errigoiti (Bizkaia).

Zure datu pertsonalak horiek sartzeko erabilitako inprimaki elektronikoa duten orrietan azaldutako helburuetarako erabiliko dira. Era berean, datu horiek zure kontsultei erantzuteko gorde daitezke edo gure jarduerekin lotutako informazioa bidaltzeko (posta arrunt edo posta elektroniko bidez), hori zuretzat interesgarria izan daitekeela uste badugu, zuk kontrakoa adierazten diguzun artean.

Gainera, jakinarazten dizugu datu horiek kontsultatu, zuzendu, baliogabetu edo horien aurka egiteko eskubidea gauza dezakezula, Datu Pertsonalen Babesaren legeari jarraituz; horretarako, gutun ziurtatu bat (edo jaso dela berretsi ahal izango duen modu baliokide bat) bidali, zure nortasun-agiriaren fotokopia batekin batera, honako helbide helbidera: Bizkaigane Palazioa zk.g, 48309 Errigoiti (Bizkaia).

Inprimaki elektronikoetako nahitaezko edozein eremuetan datuak oker sartuz gero, baliteke Bizz Hectic S.L.-k zure kontsulta bideratu ahal ez izatea.

Bizz Hectic S.L.-k ez ditu bere bezero edo erabiltzaileen datu pertsonalak hirugarrenei inola ere saltzen, transferitzen, alokatzen edo transmititzen. Era berean, Bizz Hectic S.L.-k bere erabiltzaileei jakinarazten die ez duela cookierik erabiltzen bere web-atarian.

Erabiltzaileak Bizz Hectic S.L.-ri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen du, eta gerta daitekeen edozein aldaketari buruz enpresari jakinarazteko erantzukizuna onartzen du. Erabiltzailea da, soil-soilik, Bizz Hectic S.L.-ri edo hirugarrenei gerta dakizkiekeen kalte zuzen edo zeharkakoen erantzule bakarra, inprimakiren bat informazio faltsua, zehaztugabea, osatugabea edo zaharkitua erabilita betez gero. Erabiltzaileak ez du hirugarrenen informaziorik emango haien onarpenik gabe, pribatutasun-politika honetan adierazitakoari jarraituz, eta erantzukizun osoa onartzen du sisteman datu horiek sartuz gero.

Bizz Hectic S.L.-k emandako hainbat zerbitzuk datu pertsonalen babesaren inguruko baldintza bereziak izan ditzakete. Kasu horietan, baldintza berezi horiek aplikatuko dira. Baldintza berezi horiek zehazten ez duten gainontzekoetarako, pribatutasun-politika honetan definitutako baldintza orokorrak aplikatuko dira, modu osagarrian. Haurrei eta 18 urte baino gutxiago dutenei adierazten zaie beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela Bizz Hectic S.L.-ren webgunean beren datuak sartu ahal izateko.

Bizz Hectic S.L.-k beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimendu gabe eskuratzea, prozesatzea, galtzea edo aldatzea eragotzi ahal izateko, teknologiaren uneko egoera, gordetako datuen izaera eta datu horiek izan ditzaketen arriskuak (bai gizakienak bai naturarenak) uneoro kontuan hartuz. Hala ere, erabiltzaileari jakinarazten zaio Interneten ez dagoela guztiz menperaezina den segurtasun-neurririk.